Aiaraldear ugarik hartu du parte Ehun miliak proban

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko uzt. 16a, 11:03

Asteburuan izan zen Beasainen Ehun Miliak proba esanguratsua. Amurrio Trail, Orkatzak eta Goimazpe taldekoek hartu zuten parte, besteak beste. Marimurumendi maratoian Oihana Arratibel sailkatu zen bigarren.

Euskal Herriko mendi lasterketa ospetsuena izango da ziurrenik Ehunmilak Ultra Traila. Ostiral gauerdian hasi zen proba nagusia, hots, 168 kilometrokoa. "G2H" izenarekin da ezaguna bigarren modalitatea, 88 kilometroko luzeeraduna; eta, azkenik, 42 kilometroko Marimurumendi mendi maratoia dago. Eskualdeko lasterkariak ere bertaratu ziren ekimenean parte hartzera. 

Oihana Arratibel, podiumean
Oihana Arratibel izan zen podiuma eskuratu zuen bakarra, Aiaramendiko kidea. "Oso pozik amaitu dut lasterketa, azken denboraldian ez nenbilen oso fin eta gaur indartsu sentitu naiz", adierazi dio Aiaraldea Hedabideari. Bigarren helmugaratzeko hasieratik 3. postua mantentzea izan zuen helburu, "20. kilometroan 2. zihoana harrapatu nuen, eta hortik aurrera 2. postua mantentzea lortu dut helmugara arte".

Marimurumendi maratoiaren harira, lasterketa ez dela batere teknikoa dio, baina korrika asko egin behar da haren ustez: "Oso azkarra da. Niretzat berezia da ni ordiziarra naizelako eta paraje ezagunetan egiten delako. Antolakuntzaren lana goraipatu nahi nuke, lan izugarria egiten dutelako, baita lasterketako giroa ere. Bai helmugan eta bai lasterketan zehar jende asko dago animatzen". Aurrera begirako erronkez galdetuta, bi aste barru 24 orduko orientazio proba du buruan, Herrialde Katalanetara joango da, beraz. "Gero atsedena eta irailean ikusiko da...". 

Argazkiak: Amurrio Trail, Goimazpe

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide