Ihes egin du gaur arratsaldean Laudioko hiltegira bidean zioan behi batek. Iturrien arabera, animaliak orga batetik ihes egin du eta Aretako bide zaharretan barrena aritu da ibiltzen. Pertsona bat zauritu egin du. Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute bizilaguna artatzera.
Errepideko ertzetik joan da gero behia, eta Aretako parkearen alboan dagoen gune batean sartu da. Bertako atea itxi dute, animalia harrapatuta uzteko.
Guardiako albaitaria bertaratu behar izan da eta dardoen bidez animalia lokartu du. Prozesu luzea izan da, animaliak tiro bat baino gehiago jaso behar izan baitu lokartzeko. Ondoren, organ eraman dute.
