Pasa den astean Bilbon atxilotu zuen poliziak 25 urteko gizonezkoa, ekainean eta uztailean zenbait etxebizitzatan lapurtzeagatik, Laudioko Ugarte auzoan eta Amurrion, hain zuzen.
Aurrekariak ditu susmagarriak eta epaileak espetxera bidali du. Guztira, lau lapurreta leporatu dizkiote eredu bera erabilita: etxeko jabeak atera ondoren, ustezko egilea barruan sartzen zen indarra baliatuta, eta zenbait ondasun eskuratzen zituen (bitxiak, erlojuak...).
Berez, ikerketa ez da amaitu, Ertzaintzak jakin nahi baitu pertsona berak eskualdean gertatutako beste lapurretekin harremana duen.