Artziniega, Aiara, Okondo, Laudio eta Amurrio Gasteizekin lotzen dituen garraio publikoaren ordutegia aldatuko dute datozen egunetan. Goizeko lehen bidaiei eragingo die aldaketak, batez ere.
Jakinarazi dutenez, bi izango dira aldaketa nagusiak. Batetik, 6:20ean Artziniegatik ateratzen zen autobusa 10 minutu beranduago abiatuko da irailaren 2tik aurrera; hau da, 6:30ean. Amurrio, Lezama eta Larrinbe herrietan igotzen diren bidaiariei eragingo die horrek.
Bestetik, Aretatik Laudiora eta bertatik Gasteizera doan garraio publikoak bost minutuko atzerapena izango du. Hortaz, 6:30ean izango da irteera ordua Aretan, eta 6:35ean Laudion.
