Irailaren 21 arte egongo da Udariklik argazki lehiaketara lanak bidaltzeko tartea

Erredakzioa 2019ko ira. 8a, 12:21

Webguneko bozketa bidez erabakiko dira argazki irabazleak. Hiru kategoria eta sari egongo dira.

Azken txanpari ekin dio Aiaraldea hedabideko "udariklik" argazki lehiaketak. Ekainaren 21ean abiatu zen dinamika, eta irailaren 21 arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Hiru bide daude horretarako: posta elektronikoa (erredakzioa@aiaraldea.eus), whatsappa (688848152) eta sare sozialetan #udariklik traola baliatzea (Facebook, twitter eta instagramen). 

Hiru sari eta kategoria

Aurtengo egitasmoan hiru modalitate prestatu ditu komunikabideak: Aiaraldea, mundua eta talde argazkiak. Osabarena hotel eta jatetxea, Orduña Plaza Hotela eta Guzurtegi jatetxea izango dira lehiaketako babesleak; hots, sari emaileak. Taldekako argazkien modalitatean Orozkoko Osabarena Hotelean talde batentzat 75 euro arteko otordu bonua izango da saria. Eskualdeko irudirik onenaren egileak, berriz, Urduñako Hotel Orduña Plazan bi lagunentzat gauaz eta spa zirkuituaz gozatzeko aukera izango du. Eta mundua kategoriako lan hautatuak, berriz, Maroñoko Guzurtegi landetxe eta jatetxean bi lagunentzako asteburuko menua jasoko du.

Iaz bezala, herritarrek erabakiko dute zeintzuk diren lanik onenak, boto bidez. Irailaren 21etik 30 arte iraungo du bozketa faseak. Webgune honetan ikusi ahalko dira egunero jasotako lanak; baita bozketa faseko emaitzak ere. Horrenbestez, urriaren 1ean jakinaraziko dira udako argazki lehiaketako irabazleak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide