Euskal dantzetako taldeek izena emateko epea zabaldu dute

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko ira. 8a, 12:00

Dantza taldeetan apuntatzeko deialdia zabaldu dute. / Aiaraldea

Erauntsi eta Aiara dantza taldeek kide berriak batzeko deialdia zabaldu dute.

Irailarekin batera hasi da kultur zein kirol taldeen izen-emate garaia. Euskal dantzen taldeak dira horren adierazle. Urduñako Erauntsi taldeak eta Aiara dantza taldeak, esaterako, matrikulazio kanpaina abiatu dute. 

"Taldean arte hartu nahi duzu? Ateak zabalik daude", adierazi dute Erauntsikoek sare sozialetan. Irailaren 6an, 11n, 16an eta 18an eskainiko dute horretarako aukera, 18:30etik 20:00ak bitartean euren entsegu lokalean (Etorbide Nagusia, 10). Adinari dagokionez, gutxienez 2014an jaiotakoak izatea eskatu dute: "Maila ezberdinak izango ditugu, umeena, helduena, hasiberriena, mutilena...". Ildo beretik, orain arteko dantzariek matrikula berritu beharko dutela nabarmendu dute.

Aiara dantza taldeak, bestalde, ikasturte berrirako taldeak eta ordutegiak zabaldu ditu. Aurten ere 4 talde gidatuko dituzte, dantza plazakoa barne:  

Eskualdean, beste hiru dantza talde daude, behintzat: Laudioko Itxarkundia, Aretako Untzueta eta Orozkoko Ubixeta. Bertan parte hartzeko sare sozialetan edota interneten bila liteke harremantzeko modua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide