Gaur argitaratu da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren lehen zenbakia, hasi berri den ikasturteko lehena. Indartsu dator agerkaria, zortzi orri gehiago izango baititu aurrerantzean, 32 guztira.
Hainbat eduki topatu ahalko ditu irakurleak argitaratu berri den alean: Laudioko hiltegiaren itxiera, udako jaien argazkiak eta Koldo Uriarte Uribarri arkitektoari zein Garazi Larrakoetxea Betes kirolariari eginiko elkarrizketak, besteak beste.