Ireki dute eskualdeko euskaltegietan matrikulatzeko epea. Irailean egongo da izena emateko aukera, euskaltegietan eta udaletxeetan. Klaseak, aldiz, urrian hasiko dira. Aurreratu dutenez, maila guztietara egokitutako eskaintza egongo da.
Eskualdean lau euskaltegi daude: Urduñakoa (Alondegian, AEK), Laudiokoak (Udal Euskaltegia eta Berbots AEK) eta Amurriokoa (AEK).
Praktikatzeko aukera
Euskaltegietatik kanpo ere egongo da euskara praktikatzeko aukera, Berbalagun eta Gurasolagun egitasmoen bidez. Kultur jarduerak, txangoak eta bestelako ekintzak ere egongo dira ikasturtean zehar.