Gaur -irailak 16- jarri du Renfek indarrean C1, C2 eta C3 lineetan erabili ahalko den “+renfe&tú” txartela. Barik-aren antzeko txartela izango da, baina hainbat abantaila izango ditu, enpresak jakinarazi duenez. Galduz gero beste bategatik ordezkatzeko aukera egongo da eta deskontuak dituzten erabiltzaileei (Familia ugaria dutenek, kasu) automatikoki ezarriko die dagokien beherapena.
Barik-aren kasuan bezala, bi txartel mota egongo dira: pertsonalizatua eta pertsonalizatu gabea. 2 euroren eta 0,5 zentimoren truke eskuratu ahalko dira, hurrenez hurren. Lehen txartela Abandoko geltokiko bulegoan eskuratu ahalko da. Bigarrena, aldiz, horretarako egongo diren makinetan egongo da salgai.
Renferen helburua da txartel berri hori izatea orain arteko paperezko tiketak ordezkatuko dituena. Hala ere, aldaketa apurka-apurka egingo dute.