Bihotzekoa izan du Tubacex taldeko Aceralava lantegiko behargin batek, fabrikan lanean ari zela. Bero handia egiten zuen toki batean zegoen lan egiten konortea galdu egin duenean.
Anbulantzia bat bertaratu da fabrikara eta Gurutzetako ospitalera eraman du behargina. Suhiltzaileak ere hurbildu dira. Iturri sindikalen arabera, behargina Eusetek enpresa azpikontratatuarekin zegoen lanean fabrikan. Momentuz ez dago bere egoeraren inguruko informazio gehiagorik.
Albistea eguneratzen joango gara informazio gehiago izan ahala.