[LAN ESKAINTZA] Erredakziorako lan poltsa ireki du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak

Erredakzioa 2019ko urr. 9a, 16:53

Hedabidean jarduteko langile baten bila ari dira. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak komunikabideko zereginetarako lan poltsa ireki du. Izan ere, kazetari baten kontratazioa gauzatuko du komunikabideak urriaren bigarren hamabostaldian, hiru hilabeterako jardun erdiz.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak komunikabideko zereginetarako lan-poltsa ireki du. Hedabideko eginkizunei erantzuteko (edizio digitala, papereko edizioa, ikus-entzunezkoak…) profesionalen lan-poltsa osatzea da helburua. Aurreko lan-poltsa duela 2 urte egin zen (2017an), eta eskualdeko zein Euskal Herriko kide berriei izena emateko aukera eskaintzea ebatzi du Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak. Besteak beste, hiru hilabeterako jardun erdiz kazetari baten kontratazioa gauzatuko du komunikabideak urriaren bigarren hamabostaldian.

Izena ematen dutenen artean lan poltsa berrituko da, komunikabidearen tresna ezberdinetan (webgunea, aldizkaria edota ikus-entzunezkoak) aurrera begira sor litezkeen beharrei erantzuteko.

LAN POLTSA ETA LAN DEIALDIA EBAZTEKO KRONOLOGIA:

  • Irailak 30: Lan poltsa ireki.

  • Urriak 10: Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutuna jasotzeko azken eguna.

  • Urriak 11: Jasotako eskaeren lehenengo balorazioa.

  • Urriak 14-15: Hauta-probak.

  • Urriak 17: Elkarrizketak, hala badagokio, eta lan deialdiaren ebazpena.

  • Urriak 18: Lan deialdiaren jakinarazpena

  • Urriak 21: 3 hilabeterako jardun erdiko kontratazioa

FUNTZIOAK ETA EGIN BEHARREKOAK

Hiru hilabeterako kontratazioa, erredakzio zereginetarako izango da. Langile berriak honako funtzio hauek bete beharko ditu:

  • Hedabideko webgunerako edukien erredakzioa

  • Aiaraldea hemen egunkarirako edukien ekoizpena

  • Internet tresnen ustiaketa

ESKATZEN DA 

  • Lizentziaduna edo graduatua izatea kazetaritzan, ikus-entzunezkoetan edo komunikazioan.

  • Sarrerako probaldia gainditzea.

  • Euskarazko Gaitasun Agiria.

  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

  • Autoa edota gida baimena izatea.

BALORATUKO DA

  • Multimedia programen ezagutza, argazki eta bideo edizioei dagokienean. 

  • Maketazio programen ezagutza (In design)

  • Sare sozialen ezagutza 

  • Internet tresnen ezagutza

  • Lan esperientzia 

  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna

  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea.

  • Proiektuarekiko atxikimendua.

  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.

  • Aiaraldean jaio, lan edo bizitzea.


LAN BALDINTZAK

  • 20 ordu astean.

  • Ordutegia: Goizez edo arratsaldez, moldagarria.

  • Astelehenetik-ostiralera (ohikoan, beharren arabera).

  • HIRU HILABETERAKO probaldia.

HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA 
Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondoren, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da. Hauek urriaren 14-15  bitartean hautaproban parte hartzeko deituko dira. Arratsaldez izango dira probak (16:00-20:00), eta gehienez 60 minutuko iraupena izango dute. Ariketetan eskualdearekiko ezagutza, kazetaritza gaitasunak eta euskara maila baloratuko dira. Urriaren 17an hautagaiak elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira. Arratsaldez burutuko dira saioak (16:00-20:00), eta gehienez 60 minutuko iraupena izango dute.

HARREMANAK ETA CURRICULUM-AK
E-maila: lanpoltsa@aiaraldea.eus. Kontsultetarako telefono zenbakia: 688625900. Interesatuta bazaude, bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna  urriaren 10a, 14:00ak baino lehen lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide