Udariklik argazki lehiaketak baditu irabazleak

Erredakzioa 2019ko urr. 1a, 13:56

Oskar Sanchezen lanak jaso ditu boto gehien.

Oscar Sanchez Aldamaren lana gailendu da mundua kategorian, Nuria Sanchezen irudia talde argazkietan eta Iraide Vallejorena Aiaraldea modalitatean.

Atzo bukatu zen Udariklik argazki lehiaketako bozketa fasea. Ekainaren 21ean abiatu zen dinamika, informaziotik haragoko eskaintzaren baitan. Aurtengo ediziora 110 lan aurkeztu dira eta 1.415 bozkaren bidez ebatzi dira irudi garaileak. 

Oskar Sanchez Aldamaren lanak 275 boto jasota lortu du "Mundua" kategoriako saria: Maroñoko Guzurtegi jatetxean bi lagunentzat asteburuko menua. "Mundua ezagutzen furgonetaz" du izenburu argazkiak eta Italian egina dago:"Furgonetaz joan ginen Amurriotik Italiara".

Nuria Sanchezek, aldiz, "Teo Aretako jaietan" lemapean eskuratu du taldekako irudi onenaren aitortza, 52 lagunen babesarekin. Hala, Orozkoko Osabarena nekazal hotelean 75 euroan zenbatetsitako talde batentzako afari bonoaz gozatuko du.

Aiaraldea kategorian, berriz, Iraide Vallejoren argazkia gailendu da, 39 botorekin. Ondorioz, Orduña Plaza Hotelean bi lagunentzat gaua eta spa zirkuitua izango du saritzat. "Arespalditzakoa da irudia. Iluntze polita zegoenez, nire amonaren zaldiari atera nion argazkia", azaldu du.

10 irudi bozkatuenak
Ondorengoak izan dira, hurrenez hurren, atsegite gehien lortu dituzten 10 irudiak (argazki guztiak hemen ikusi litezke):

  1. Oskar Sanchez, "Mundua ezagutzen furgonetaz", 275 boto.
  2. Ander Etxebarria, "Jokulsarlon glaziarra", 238 boto.
  3. Aner Fernandez "Tobalinako ur jauzia", 130 boto.
  4. Josu, "Ziza", 74 boto.
  5. Nuria Sanchez, "Teo Aretako jaietan", 52 boto.
  6. Ane Uribarri, 48 boto.
  7. Ainhoa Jungitu, "Ibiza", 41 boto.
  8. Iraide Vallejo, "Zaldia", 39 boto.
  9. Lander Ria, "Teo Sotresen", 38 boto.
  10. Iraide Vallejo, "@aiaraldea", 33 boto.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide