“Sano bidaiak”, Amurriok, Laudiok, Urduñak eta Aiarako Kuadrillak jai osasungarriak sustatzen dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
Atzo egin zuten kanpaina aurkezteko prentsaurrekoa. / Amurrioko Udala

“Festara ere SANO,o” lemapean, ongizatearekin eta jaiaren gozamen osasungarriarekin erlazionatutako mezuak eta jarraibideak emango dira. Kanpaina, Kilometroak edo Nafarroa Oinez ekitaldietara egingo diren joan-etorrietan gauzatuko da, eta beste askotara ere zabalduko da.

Amurrioko, Laudioko eta Urduñako Udalak eta Aiarako Koadrila elkartu egin dira, hainbat jaitara joateko, datorren igandean egingo den Kilometroak ekitaldira, adibidez, antolatzen diren autobusetan alkoholaren kontsumoaren prebentziorako “Festara ere SANO,o” kanpaina aurrera eramateko.

Kanpainak, “Sano Bidaiak” izena jaso duen autobus enpresa baten publizitate hedapena simulatzen du. Enpresak ibilbide osasungarriak sustatzen ditu, ongizatearekin eta jaiaren gozamen osasungarriarekin erlazionatutako mezuak eta jarraibideak emanez, hainbat euskarri erabiliz, autobusetan burua jartzeko lekuak, bidaietarako poltsak, txapak edo postalak, besteak beste. Mezuak adingabeei daude zuzenduta batez ere, jai osasungarria alkoholik ez edatearekin lotuta baitago, eta pertsona guztien erantzukizunerako deia egiten dute, jaietako portaera osasungarrien protagonistak baitira.

Jai guneetan alkohola kontsumitzea oso hedatuta dago jendearen artean, eta adingabeak oso kolektibo zaurgarria dira. Hori dela eta, euren joan-etorrietarako erabiltzen dituzten autobusak prebentzioa sustatzeko eta alkoholaren kontsumoak dituen ondorio negatiboen inguruan kontzientzia sortzeko bide egokia dira.

Ekimena igande honetan jarriko da martxan, Zarautzen egingo den Kilometroak ekitaldirako bidaian. Horrez gain, kanpaina, autobusak erabiliko diren eta kanpaina sustatu duten erakundeetatik bultzatzen den beste edozein ekitaldira ere zabaldu nahi da.

Kanpaina, Amurrioko eta Laudioko prebentzio udal taldeek antolatu eta finantzatu dute. Horrez gain, udal horietako euskara teknikariak eta Urduñako Udala eta Aiarako Koadrila ere inplikatu dira, Amurrioko eta Laudioko ikastolekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide