Gure Esku Dago: "Erreferenduma ez da delitua, larrialdi demokratiko batean gaude"

Erredakzioa 2019ko urr. 14a, 19:53

Mobilizazioak deitu ditu Aiaraldeko Gure Esku Dagok Amurrion, Artziniegan, Laudion, Urduñan eta Arrankudiaga-Zollon. 

Urriaren 1eko ereferenduma dela eta, Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia salatu du Gure Esku Dagok Euskal Herrian. Aiaraldean ere izan du oihartzuna deialdiak, herritar ugari atera baitira kaleetara erabakia salatzera. 

Gure Esku Dagok adierazi duenez, demokraziaren aurkako eraso larria da erreferendumagatik 9 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak ezartzea. "Epaia ez ezik prozesua bera ere ez da justua izan: arbitrariotasunez betea izan da, funtsik gabeko akusazioetan oinarritu da eta behin-behineko espetxealdiarekin presoen eskubideak urratu dira, Nazio Batuen Erakundeko Atxiloaldi Arbitrarioei buruzko lantaldeak salatu duenez". Absoluzioa jo dute amaiera justu bakartzat, "baina hilabeteetan aurreikusitakoa berretsi du Espainiako estatuak: larrialdi demokratikoan gaude".

Urduñan, Amurrion, Laudion eta Artziniegan 19:00etan elkartu dira. Arrankudiaga-Zollon eta Orozkon, aldiz, 20:00etan. 

Argazkiak: Alazne Lafragua, Marian Ureta, Maddi Isasi, Beñat Aginako, Txomin Egiluz eta Izar Mendiguren Cosgaya

Testua: Izar Mendiguren Cosgaya

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide