Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren hamargarren edizioa Aiaraldean

Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 15:49
Okondon egin dute ekimenaren aurkezpena, gaur goizean.

Aurkeztutako lanek indarkeria matxista era desberdinak gainditzeko eta harreman libreak, errespetuzkoak, berdintasunekoak, anitzak eta ez sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonala eta kolektiboa islatu behar dituzte. Lanak www.beldurbarik.eus webgunearen bitartez jasoko dira azaroaren 5 arte, Aiaraldeko Udalek oharrean azaldu dutenez.

Amurrio, Laudio, Orozko, Orduña, Aiara, Okondo eta Artziniegako udalek eta Aiarako koadrilak, Beldur Barik Jarrera! Lehiaketaren 10. edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Beldur Barik programaren ekimena, neska eta mutil gazteek, gaur egun emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasun egoerari errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, elkarren arteko erantzukizunean eta indarkeria matxistaren aurreko erabateko gaitzespenean oinarritutako jarreren eta jokabideen bitartez egiten diotela aurre erakusten duten mota guztietako arte adierazpenak aintzatesteko, baloratzeko eta bultzatzeko helburuarekin deitu da.

Parte hartzen duten egitasmoek Beldur Barik Jarrera erakutsi behar dute, indarkeria matxista era desberdinak gainditzeko eta harreman libreak, errespetuzkoak, berdintasunekoak, anitzak eta ez sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonala eta kolektiboa islatuz. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik mezuaren kalitatea eta gogoetak eta eztabaidak sortzeko duen gaitasuna baloratuko da, nesken ahalduntzean eta mutilek matxismoaren kontra erakutsi behar duten konpromisoan oinarrituta, Beldur Barik jarrera erakutsiz.

Beldur Barik jarrera
Beldur Barik jarrerak, “bere bikotearen edo bikote ohiaren aldetik indarkeria fisikoa jasaten duen emakume heldu biktimaren” estereotipoa gainditzea eskatzen du, eta neska gazteek euren bizitzako arlo guztietan jasaten duten indarkeria matxista agerraldi guztiak ikusgai bilakatzeko egiten du lan. Hori guztia, nesken eguneroko testuinguru eta gune guztietan identifikatzen den berdintasun faltaren ondorioa da. Neska ahaldundu eta indartsuen eta indarkeria matxistaren kontrako borroka aktiboan inplikatzen diren eta errespetua erakusten duten mutilen erreferente positiboak erakustea bilatzen du, ez dela soilik neskei dagokien kontua erakutsiz.

Proposamenak hainbat formatutan aurkeztu ahal izango dira: flashmob-digitala, gogoetarako poemak edo testuak, bideoklipak, argazkiak, argazki-muntaketak, argazki-eleberriak, lipdub-ak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, arte proiektuen edo lanen bideo aurkezpenak, performanceak, hiriko esku-hartzeak… Audio euskarria duen arte adierazpen orok euskarazko edo/eta gaztelaniazko azpi-tituluak eraman beharko ditu.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan bizi diren edo lan egiten duten 12 eta 26 urte arteko gazteek hartu ahal izango dute parte, hiru kategoriatan:

  • 1. kategoria: 2006 eta 2007 artean jaiotakoak (2019an 12 edo 13 urte beteko dituztenak).
  • 2. kategoria: 2001 eta 2005 artean jaiotakoak (2019an 14 eta 18 urte artean beteko dituztenak).
  • 3. kategoria: 1993 eta 2000 artean jaiotakoak (2019an 19 eta 26 urte artean beteko dituztenak).

Hiru kategoriek 150 euroko sari bana dute, eta beste 150 euro eramango dituen sari berezi bat aukeratuko da.  

Lanak www.beldurbarik.eus webgunearen bitartez josiko dira eta 2019ko azaroaren 5eko 23:59ra arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide