Aiaraldearrek emaitza bikainak lortu zituzten taldeka Arrigorriagako Megaduatloian

Erredakzioa 2019ko urr. 16a, 11:02

Aiaraldeko Trialikate Taldeak eta Oinkariak Triatloi taldeak 2. eta 5. postua eskuratu zituzten, hurrenez hurren, Arrigorriagan egindako duatloian.

Igandean Arrigorriagako Megaduatloia egin zuten eta eskualdeko bi taldek parte hartu zuten proban. Alde batetik, Oinkariak Triatloi taldeko Jose A. Cantero laudioarrak, Sergio Markina amurrioarrak,  Dani Ibarrola laudioarrak eta Ander Ganzabal orozkoarrak Aiaraldeko Trialikate Taldea osatu zuten eta 2. postua eskuratu zuten.

Aiaraldeko selekzio txiki hori podiumera igo zen eta Maite Ibarra alkatearen eskutik jaso zuen garaikurra.

Edonola ere, eskualdeko parte hartzaile gehiago egon ziren, Oinkariak Triatloi Taldeak 5. postua lortu baitzuen. Jon Llano, Alex LLano eta Jon Ander Saez amurrioarrak eta Juanjo Hernandez laudioarra aritu ziren elkarrekin.

Berez, lasterketa txandaka egin zen eta lau probek osatu zuten. Korrika hiru zati egin behar ziren; 9, 7 eta 5 kilometroko ibilbidea beteta. Azkenik, 30 kilometroko bidea egin behar zuen laugarren kideak bizikletaz.

Lasterkari guztiak pozik zeuden lehiaketa ereduarekin, baina aipatu zuten bidea ez zegoela ondo markatuta eta okerreko norabidea hartu zutela zenbait partaidek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide