Kataluniaren aldeko mobilizazioek ez dute etenik Euskal Herrian. Larunbatean manifestazio nazionala egingo du Gure Esku Dagok Donostian. Bertara joateko autobusa aterako da eskualdetik.
15:15etan aterako da Urduñatik (Suhiltzaileetatik) eta 15:30ean igaroko da Amurriotik (Telefonicatik) eta 15:45ean, aldiz, Laudiotik (Institututik). Bazter eta Ilargi tabernetan Amurrioko Batzokian eta Mugalden eman daiteke izena bidaian parte hartzeko.