38 pertsona kontratatuko dituzte eskualdeko enplegu planen bidez

Txabi Alvarado Bañares 2019ko urr. 18a, 07:00

Lorezaintza lanetan arituko dira kontratatutako pertsonetako batzuk. / Aiaraldea.eus

Lorezaintza, basozaintza eta eraikuntza lanetan arituko dira kontratatutako pertsonak, besteak beste. Azaroaren lehen hamabostaldian argitaratuko dira lan eskaintzak.

Aiarako Kuadrillak 38 pertsona kontratatzea aurreikusi du hemendik eta urte amaiera bitartean, 2019-2020 ikasturtean lan egin dezaten. ADR Zabaia, Urduñako Behargintza, Amurrio Bidean eta Laudioko Garapen Agentziarekin elkarlanean atondu du kuadrillak enplegu eskaintza hori.

Laudion 15 pertsona enplegatuko dituzte guztira: hamar eraikuntza lanetan arituko dira eta bost, aldiz, lorezaintzan. Amurrion 10 lagun beharko dituzte lorategi publikoak atontzeko, eta beste lau “herrilaguntzaile” funtzioa betetzeko (%60ko lanaldiarekin). Beste sei herritar kontratatuko dituzte Okondon, Aiaran, Urduñan eta Artziniegan basozaintza lanetan jarduteko, eta azken bat Okondoko Udalean laguntzaile moduan lan egiteko.

Urte amaieran egingo dituzte kontratazioak. Lanbiden plazaratuko dituzte lan-deialdiak, urriko azken astearen eta azaroko lehen hamabostaldiaren artean. Eginkizunetan parte hartzeko hainbat baldintza bete beharko dituzten interesdunek: langabetuak izatea, Lanbiden izena emanda izatea eta mota horretako programa batean dauden lehen aldia izatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide