Beharginek salatu dute “izugarrizko lan karga” pairatzen ari direla eta zuzendaritzak langile bat kaleratu duela. “Horrez gain, behin behineko langileei ez diete kontratua berritzen”, gaineratu dute.

Ekainean hainbat lanuzte egin zuten saltoki katean kontratua dutenek, hurrengoa eskatzeko: urtero bost larunbat libre izatea eta zubi bat, gutxienez, eta lan hitzarmenak jasotzen dituen lan orduak soilik egitea, ez gehiago. Ondorengo onurak eskuratu zituzten horrela: urtero 5 larunbat libre, baita zubi bat ere eta norberak hartzeko bi egun libre. Sartutako aparteko ordu guztiak aintzat hartzea ere lortu zuten beharginek.