[IRITZIA] Basurdeak, zuek eta gu

Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 19:51
Basurde populazioa ugaritu egin da azken urteetan eskualdean. / Juan Carlos Calvo Barrios

Basurdeen populazioaren gaiari buruzko iritzi zutabea plazaratu dute Zaira Del Río, Ignacio Lopez, Jon Lekanda eta Iñaki Urkixo baserritarrek.

Azken egunotan basurde talde batek Laudiotik barrenean hartu du paseoa. Bitxikeriatik harago, kalean nabaritzen ez den desoreka baten isla da, urria erdialdean basurde talde bat kalera jaistea normal-normala ez baita.

Kalean agertu orduko, baserrietan sarraski galantak sortu ditu basurdeak. Urteetan guk bakarrik egin behar izan diogu aurre izurriteari. Eta urteotan, aipatutako kalteak ez jasotzeko neurriak gure esku egon behar direla entzun ere.

Basurdea ez da errudun, jakin badakigu animalia basati bati errua leporatzea zerua madarikatzea bezain inozoa izango litzatekeela. Basurdearen gainpopulazioa urteetan gizakiok garatutako portaeren ondorioa besterik ez da.

Deuseztatu egin ditugu naturarekin bat egiten duten lanbideak, alboratu ditugu euren ekoizpenerako naturaren oreka mantentzen dituzten elikagaiak, gure elikagai merke eta politekiko grinak basoko lorazain bihurtu nahi gaitu gelditzen garen baserritarrok, eta hautsok ekarri dizkigute lohiak.
Zuek, basurdea kalean ikusi arte, ez zarete jabetu arazoarekin; guk urteak daramatzagu gainpopulazioa pairatzen. Zuek txorrotan ur falta igarri arte ez duzue jakingo lehortea dagoela, guk… Benetan, basurde talde batek utzi behar al du agerian zer nolako gizartea ari garen eraikitzen?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide