“Elkartasunaren argia” piztuko dute Tologorrin igandean, urriak 27, Kataluniako herriari eta Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko. Aiaraldeko Gure Esku Dagok egin du deialdia. 17:45etan jarri dute zita, Lendoño Goikoko aparkalekuan. Argi ilara sortzea izango da ekimenaren xedea. 19:30etatik 19:45ra bitartean aterako dute argazkia.
Bilera irekia gaur
Egitasmoaren nondik norakoak zehazteko, bilera irekia egingo dute gaur -urriak 23- Mendiko Lagunaken egoitzan, 20:15ean.

Segida luzea
Tologorrikoa ez da egingo den mota horretako lehen ekimena izango. Euskal Herriko beste hainbat menditan egin dituzte dagoeneko mota horretako argi ilarak. Lehena, baina, Montserraten (Katalunia) egin zen: