aiaraldea.eus

[IRITZIA] Aiaraldeko Soinu Sistemak sei urte

Erabiltzailearen aurpegia Ekaitz Urretxu   Iritzia  Aiaraldea
[IRITZIA] Aiaraldeko Soinu Sistemak sei urte
Aiaraldeko Soinu Sistemako kideak, artxibo irudi batean. | Ikusi handiago | Argazki originala

6 urte pasatu dira dagoeneko Aiaraldeko burugabe-talde bat modurik espontaneoenean batu eta soinu sistema bat eraikitzeko erabakia hartu genuenetik. Egia esateko, ez genuke inoiz pentsatuko gaur egun bizi dugun momentura iritsiko ginenik, ezta soinu ekipo bati bizitza emateko gauza izango ginenik ere! Bi kontu, aldiz, oso argi genituen: Aiaraldean esperientzia musikal berri bat sortu nahi genuela eta esperientzia hori autogestioan oinarrituta sortuko genuela. Eta horrela egin genuen.

Asko izan dira urte hauetan egin ditugun lagunak, eta asko ere geureganatu dugun ezagutza. Esperientzia benetan aberasgarria izan da guretzat eta horregatik milioi bat esker eman nahi dizkiegu hau guztia aurrera ateratzen lagundu diguten lagun eta gazte asanbladei.

Gure ibilbidea apur bat jarraitu duen edozeinek jakingo du zenbateko garrantzia duen guretzat Laudioko Gaztetxeak. Bertan hartu zen proiektu hau abiatzeko erabakia eta, hein handi batean, toki hau inguratzen duen guztiari esker eraiki ahal izan dugu gure soinu ekipoa.

Orain, baina, aro berri bat hasten du Aiaraldeko Soinu Sistemak. Izan ere, hemendik aurrerako jaialdi gehienak Bilboko Mytho dantzalekuan egingo ditugu, baita azaroaren 15ean ospatuko dugun VI. urteurren jaia ere.

Bertan ikusiko gara!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa