Eskualdeko hainbat tokitan ospatuko dute Arimen Gaua

Erredakzioa 2019ko urr. 31a, 13:55
Beldurrezko mozorroak eta kalabazak izango dira nagusi gaurko gauean. / Nancy Anne L. Merolle

Umeei bideratuak egongo dira jarduera gehienak. Laudioko tabernek ordutegi bereziak izango dituzte.

Hainbat ekintza egingo dira gaur arratsaldean eta gauean Arimen Gaua ospatzeko. Laudion Alberto Acero plazan hasiko da jaia. Txokolate jana eta diskofesta egongo dira 18:00etatik 20:30era. Jarraian kalejira musikatua egingo dute, Bi Hotsak koral elkartearen eskutik.

Gauean ere ohikoan baino giro biziagoa egongo dela aurreikusi daiteke, tabernek ordutegi bereziak izango baitituzte, bihar jai eguna dela baliatuta.

Bonaire, Ertza, Haitzulo Barri, Iluntze, Indriska, Kaia eta Sorgin tabernek Port Aventurara bidaia zozketatuko dute bezeroen artean. “Mozorrotuta datozenek aukera bikoitza izango dute”, jakinarazi dute.

Amurrion
Amurrion ere ospatuko dute Arimen gaua. 18:30ean hasiko da diskofesta, Larrinaga kaleko oinezkoen gunean (euria egiten badu San Anton plazara mugituko dute).

Aiaran eta Orozkon
Aiaran, aldiz, “Halloween jaia” egingo du Kili kili elkarteak, Arespalditzako kontseiluarekin elkarlanean. 17:30ean hasiko da, Arespalditzako sozialean.

Orozkon antzeko dinamika egingo dute Zubiaur plazan. Maskarak egin eta aurpegia margotzeko aukera izango dute 17:30etatik aurrera bertaratzen diren umeek. Elkartasunaren kabia elkarteak antolatu du egitasmoa, udalaren laguntzarekin. Mozorrotuta joateko deia zabaldu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide