[ASTEBURUKO AGENDA] Zolloko Jaiak, feminismoa eta mendi jarduerak nagusi izango dira hurrengo egunetan

Aitor Aspuru Saez 2019ko aza. 8a, 12:30
Leihotikan taldeko abeslaria. / Saioa Gauilunak

Ostirala, larunbata eta igandea ekintzaz beterik egongo dira Aiaraldean. Ardatz nagusiak feminismoa, Zolloko Jaiak eta igandeko mendi jarduerak izango dira. Horrez gain, ikuskizunak, hitzaldiak eta zinema ez dira faltako.

Eguraldia euritsua izango bada ere, etxean geratzeko aitzakiak bilatu beharko dituzte herritarrek asteburuan. Berez, ekintza andana prestatu dute eskualdean barrena. Esaterako, astelehenera arte iraungo du Zolloko sanmartinetako lehen txanpak. Leihotikan eta Olatz Salvador oholtzara igoko dira herrian, besteak beste; baina aizkolariak, bazkari herrikoia, puzgarriak eta hainbat hitzordu ere egongo dira.

Feminismoak ere egitarau zabala ekarriko du. Gaur amodio erromantikoaren inguruko hitzaldia egongo da, eta bihar Landa Eremuko emakumeen topaketa. Bestalde, Mugimendu Feministaren bilera eta autodefentsa ikastaroa deitu dituzte.

Igandean mendian ibiltzeko bi proba antolatuko dituzte. Alde batetik, Gorobel Ibilaldiko XXXIII. edizioa eta, bestetik, Urduñako Mendi Lasterketa.

Horrez gain, zinema eskaintza ere egongo da, umore ikuskizuna, Inma Roizen liburu aurkezpena, mobilizazioak, lehen sektoreari buruzko hitzaldiak, behi arrazen erakustaldia Orozkon, kirola, txarriboda...

Horren guztiaren berri izateko, begira ezazue agenda.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide