Kulturartekotasuna sustatzeko "Bizilagunak" ekimena egingo dute igandean Aiaraldean ere

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko aza. 12a, 11:50
Iazko edizioaren irudi bat. / Aiaraldea.eus

Igandean txokolate jana antolatu du Laudioko Zurrumurruen aurkako sareak. Amurrion ere egongo dira ekintzak, bazkari trukeak hain zuzen.

Zurrumurruen aurkako dinamikek ez dute etenik. CEAR erakundearen bidez, azaroaren amaiera arte luzatuko dute "Bizilagunak etxera" dinamika. Hain zuzen, igandean izango da kulturen topaketa Araba osoan.

Hainbat kulturetako familiek elkarrekin bazkari edo otordu bat egitean datza egitasmoa. Eskualdean urtero antolatzen dute trukea, Amurrio zein Laudioko zurrumurruen aurkako sarearen bitartez:

Igandean, txokolate jana Laudion
Etxeetan ez ezik, plazetara hedatuko dute ekimena. Bizilagunak Araba ekimenaren testuinguruan txokolate jana egingo dute igandean herriko plazan.  "Herritarren aktibismoak bultzatuta antolatu dugu", adierazi dute oharrean. Kultur aniztasuna sustatzea dute helburu, harremanak sendotze aldera: "Migranteen eta errefuxiatuen giza eskubideen defentsan borondatez lan egiten dugun pertsonen taldea gara. Taldekideok herritar guztiak gonbidatzen ditugu datorren igandean, azaroak 17, kultur arteko txokolatera etortzera. Arratsaldeko bostetan ikusiko gara udaletxeko plazan".

Itzi Azumendik hartzen du parte, besteak beste, lan taldean: "Bazkarien formatua izan dugu orain arte, baina aldatzeko beharra ikusi genuen. Horregatik, aurten, txokolate-jana antolatu dugu herriko plazan, herritarren eskutik".

Amurrion, bazkari trukeak
Amurrion, berriz, kulturen arteko bazkariak egingo dituzte. Iaz, 90 lagunek hartu zuten bertan parte, eta aurten ere errepikatzeko asmoa agertu dute. Amurrioko Gazte Asaanbladak gaztetxean jarri du zita.

CEAR Arabaren arabera, iaz Araban 1.000 lagun eta 44 jatorri baino gehiago elkartu zituen dinamikak. Bizkaia eta Gipuzkoako datuak gehituta, aldiz, 2.500 herritarren arteko saretzea eragin zuen jarduerak, 58 naziotako kideen parte hartzearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide