aiaraldea.eus

[IRITZIA] Ikasle greba azaroaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Cuadra, Uxue Ibaibarriaga, JoneUrruela   Iritzia  Aiaraldea
[IRITZIA] Ikasle greba azaroaren 28an
Asteazkenean ikasle greba egiteko deia zabaldu dute. / @IkasleBorroka | Ikusi handiago | Argazki originala

Aiaraldeko Ikasle Garraxia ikasle asanbladako kideak Euskal Herriko beste txokoetako ikasle asanbladekin elkarlanean aritu gara, hezkuntza sistema zapaltzaile hau salatu eta hezkuntza sistema propio bat eraikitzera bidean, ikuspegi nazionalarekin antolatzeko beharra ikusi genuelako.

"Gora ikasleon borroka" dinamikaren barruan greba deitu dugu azaroaren 28rako, ikasle problematikari erantzutea helburu dugularik eta jendartean gure aldarriak zabaldu daitezen.

Data garrantzitsua da herrian zein ikasle artean erreferente bilakatzeko. Greba eta gero antolatzen eta lanean jarraituko dugu, sistema kapitalista heteropatriarkala sostengatzen duen hezkuntza sistema zapaltzaile honi aurre egiteko.

Ikasleoi oso modu anitzetan eragiten digu hezkuntza sistemaren zapalkuntzak. Eskualdean espazioaren antolaketa sexista, helduen boterea, kontrol soziala eta Espainiar zein Frantziar Estatuen inposaketa arrotzei erantzun diegu besteak beste eta lanketa horrekin jarraituko dugu.

Lokaletik hasi gara lanean, ikastetxe eta herri bakoitzeko errealitateak oso anitzak baitira. Baina modu komun batean ere eragiten digu zapalkuntzak. Hortik dator maila nazionalean antolatzeko beharra.

Hortaz, ikasle kontzientzia piztu eta mobilizazioetan parte hartzeko deialdia zabaltzen diegu ikasleei. INDARRA IZAN ETA EMAN GURE HEZKUNTZARI!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa