[ASTEBURUKO AGENDA] Musikak hartuko du protagonismoa asteburuan

Txabi Alvarado Bañares 2019ko aza. 22a, 14:31

Poteo musikaleko azken kontzertuak egingo dira Urduñan. / Antonio Muñoz

Zinema eskaintza oparoa ere egongo da. Hemen kontsultatu daiteke agenda osorik.

Mota askotako ekintzak egingo dituzte hastera dagoen asteburuan Aiaraldean. Musikak protagonismo berezia izango du larunbat eta igandean, Urduñako Musika astearen azken txanpa egingo baita, besteak beste. Artziniegan Fair Saturday ekimena egingo da gaur -ostirala- 20:00etan. Blebetek eskainiko du emanaldia, beste bi abesbatzekin batera.

Orozkoko Jentilzulo kuturgunean Garagardo festa egingo dute iluntzean, eta Mummia taldea arduratuko da girotzeaz. Larunbat gauean, aldiz, Akerbeltz erromeria egongo da Laudioko Sorgin tabernan.

Antzerkia
Antzerkiak ere izango du pisua. Gaur -ostirala- Ovarios verdes fritos obra ikusteko aukera egongo da 20:00etan Laudioko Kasinoan. Oihalak Zabaltzen taldeak, bere aldetik, Perfectos desconocidos estreinatuko du larunbatean, 20:00etan Amurrio Antzokian. Okondon Mujeres del mundo antzezlana aurkeztuko baitute igandean, 18:00etan Kultur etxean. Artziniegan, aldiz, bisita antzeztuak egingo dituzte, igande eguerdian.

Beste hainbat jarduera ere egongo dira ostiraletik igandera: Asasamen poesia errezitaldia, Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa... hemen kontsultatu daiteke agenda osorik.

Zinema
Zinema eskaintza oparoa egongo da eskualdean, Laudioalden, Amurrio Antzokian eta Donibane Aretoan eskainiko baitituzte filmak.

Laudioko aretoan El despertar de las hormigas pelikula jarriko dute larunbatean, 17:30ean eta 20:00etan.

Gainontzeko emanaldiak igandean izango dira. Umeentzako pelikula bera proiektatuko dute Orozko eta Amurrion: Abominable. 16:30ean eta 17.30ean izango dira emanaldiak hurrenez hurren.

Iluntzean, aldiz, La trinchera infinita ikuste aukera egongo da Donibane Aretoan 19:00etan eta Joker, aldiz, Amurrio Antzokian, ordu erdi beranduago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide