Txomin Egiluz eta Markel Iturrizarrek Guda Zibilean hil ziren Arrankudiagako pertsonen aldeko aldarria zabaldu dute artikulu baten bidez. Bi egileen arabera, gerrako oroitzapenak argira eramatea da ikerketaren helburu nagusia eta, diktadura ez ezik, trantsizio ondorengo garaiak ere gogor kritikatu dituzte artikuluan bertan: “Jendeak gertatutakoa jakitea nahi dugu, galdutako memoria berreskuratzea."
Idatzian bertan, Arrakudiaga-Zolloko eta Arakaldoko hiru gudariren kasuak aipatzen dituzte. Lehenengoa Gregorio Urkixu da, Arakaldoko biztanlea: Gerra garaian, Bilboko miñoia zela, nazionalek “separatista” izatea egotzi eta 1937ko abuztuaren 4an fusilatu zuten Derioko hilerrian. Bigarrena, Ramon Azkue arrankudiagarra, nor, Euzko Gudarosteen buruetako bat izanik, Santoñan fusilatu zuten 1937ko urriaren 15ean. Azkenik, Angel Egaña Mendibilen kasua aipatu dute, Valladoliden fusilatua 1938ko ekainaren 2an, Padura batailoiko kidea izateagatik.
Gainera, gatazkan desagertutako beste bi gizonen izenak ere azabaldu dituzte ikerketan: Eduardo Gorrotxategi, Bizkaiko zonaldean hildakoa, eta Antero Aretxaga, Nalon ibaiko batailan desagertutakoa.
Borrokan hildako beste gudari hauek aipatzen dira: Eduardo Astondoa, Domingo Egia, Antonio Garcia, Agustin Borde, Jose Arebiotorre, Fermin Arandia, Telesforo Eskalza, Angel Iglesias, Jose Mari Olabarria, Martin Etxebarria, Cirilo Olabarria eta Andres Okeranza. Azkenik, bonbardaketen ondorioz zenduak zerrendatzen ditu artikuluak: Josefa Okeranza, Segundo Elezkano, Mariluz Guinea eta Juan Galan.
Azken urteetan memoria historikoaren alde eginiko lanaren beste fruitu bat izan da artikulu hori. Lehenago beste hainbat pauso eman dituzte Arakaldon eta Arrankudiaga-Zollon ikerlariek: