Eguerdian adierazpen instituzionala irakurri zuten Laudioko Udaletxearen aurrean. Arratsaldean eskualdeko beste herri batzuetara zabaldu zen jaia. Okondon, Diskotxantxak girotu zuen frontoia. Urduñan, aldiz, guraso elkartea arduratu zen festa antolatzeaz. Amurrion iluntzean egin zituzten ekimen gehienak. Umeentzako jolasak eta kandelen ekitaldia egon ziren, besteak beste.