Gabonetako argazkiak piztu zituzten atzo. Laudion Arloteen kantuez lagundurik egin zuten ekitaldia. Amurrion, aldiz, kale antzerkia eta txokolatada egon ziren, besteak beste.
Eskualdeko merkatariak ere, “argituta”
Eskualdeko merkataritza elkarteek, euren aldetik, tokiko saltokien aldeko kanpaina abiatu dute, Gabonei begira. Eskerrak eman nahi izan dizkiete erosketak herrietako dendetan egitera animatzen diren herritarrei. “Zuri esker, Aiaraldean erosketak egiten dituzulako, gure herriek piztuta jarraitzen dute”, nabarmendu dute plazaratu dituzte bideoetan.
Argazkiak: Estibaliz Sasiain eta Txabi Alvarado