Hamarkadari buruzko zenbaki monografikoa eta Gabonetako gehigarri berezia dakartza Aiaraldea Hemen hamabostekariak

Erredakzioa 2019ko abe. 12a, 09:00
Hamarkadari buruzko monografikoa eta Gabonetako gehigarria dakartza hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren urteko azken zenbakia. Aldizkari bikoitza izango da, eta nahiko berezia.

Alde batetik, amaitzear dagoen hamarkadan jazotako gertakari esanguratsuenei buruzko monografikoa egongo da, hainbat artikulu, analisi eta iritzi zutabez osatutakoa.

Beste aldetik, Gabonetako gehigarria egongo da, saltoki eta jatetxeen gidarekin eta urteko garai honi lotutako hainbat informaziorekin.

Gaur iritsiko da hamabostekaria inprentatik eta segituan ekingo zaio eskualdeko txoko guztietan banatzeari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide