Haurrentzako jarduerak izango dira nagusi Gabonetan

Txabi Alvarado Bañares 2019ko abe. 17a, 07:00
Potx eta Lotx pailazoak egongo dira Luiaondon abenduaren 29an. / Potx eta Lotx

Hemen kontsultatu daitezke datozen asteetan egongo diren jarduera guztiak.

Egitarau oparoak prestatu dituzte eskualdean datozen asteetarako, Gabon garaia probestuta. Haur eta nerabeentzako jarduerek izango dute presentzia nabarmenena.

Gaur, adibidez, umeentzako tailerrak eta txokolatada egongo dira Aretako Kultur etxean, 16:30etik aurrera. Artziniegako liburutegian, aldiz, ipuin kontaketak egongo dira gaur eta bihar. Ostiralean Urduñan eskainiko dute umeentzako ikuskizuna, 17:30ean Alondegian. Igandean, aldiz, Sukaldaritza tailerra egongo da Aretan, Pinpili ausialdi taldearen eskutik.

Ikastaro eta tailerrak
Mota askotako ikastaro eta tailerrez gozatzeko aukera egongo da abenduko bigarren hamabostaldian. Urduñan zientzia tailerra eskainiko dute hilaren 24an, Alondegian. Laudion, aldiz, Youtuberi zein Errobotikari buruzko saioak eskainiko dituzte, udaleko gazteria arloak antolatuta.

PINetara joateko irteerak ere egingo dira, Aretatik eta Orozkotik. Kirikiño aisialdi taldeak, bere aldetik, Sormen Negulekuak antolatuko ditu.

Eskaintza guztiaren gaineko informazioa Agenda atalean topatu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide