Azoka ugari egingo dira datozen asteetan eskualdeko hainbat herritan. Larunbat honetan -abenduak 14- egin da lehena, Orozkon, Santa Luzia dela eta. Igandean, aldiz, Herri Azoka egin zuten Amurrion, gazte asanbladak antolatuta.
Herri horretako bigarren zita datorren ostiralean -abenduak 20- izango da, orduan egingo baitute Gabonetako azoka. Laudion, aldiz, bi egun beranduago izango da zita.
Tokiko produktuen salmenta izango da aipatutako bi merkatuen funtsa. Luiaondon, aldiz, bestelako ekimena egingo dute igandean, abenduak 22. Elkartasun azoka antolatuko dute, APNABI-Autismo Bizkaiaren alde. 12:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egongo da zabalik.
Agenda atalean ikusi daitezke datozen egunetarako antolatutako jarduera guztiak.