Ertzaintzak 23 eta 32 urte bitarteko lau lagun atxilotu ditu. Horietako 3 ostiralean harrapatu zituen Altubeko ordainlekuan, zenbait objektu bota eta gero autoko leihotik, eta laugarrena atzo bertan atzeman zuten. Ezkerraldean zeuden finkatuta akusatuak.
Ertzaintzaren esanetan, atxiloketak poliziaren jarraipenen ondorioa izan dira. Horri esker, Murgia, Mungia eta Kantabrian egindako lapurretak leporatu dizkiote taldeari.
Hala ere, ostegunean Amurrioko eta Arrankudiaga-Zolloko landa eremuan ere ikusi zituzten, Volkswagen Passat batean. Ertzaintzak ez du ikerketa amaitu eta ez du baztertzen ekintza gehiago egoztea.
Taldearen modus operandia hurrengoa zen: ”Auto bat lapurtu eta horrekin landa eremuko bizitza bakarreko etxeak hautatzen zituzten. Gero, palanka erabilita, etxebizitzako punturik ahulenetik sartzen ziren. Lapurtu ostean, hartutako autoa ere lagatzen zuten”.