Casa Taida, Proiekta eta Kukuma saritu zituzten atzo Aiarako Erakusleihoen Lehiaketan

Aitor Aspuru Saez 2019ko abe. 19a, 15:30

AEKO merkatari elkarteak banatu zituen atzo Aiarako Erakusleihoen Lehiaketako sariak Laudioko Kasinoan. Casa Taida Artziniegako negozioa izan zen irabazlea.

Aiarako Erakusleihoen IV. Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo Laudioko Kasinoan. AEKOk Artziniegako Casa Taidari eman zion aitorpen nagusia eta Proiekta -Amurrio- eta Kukuma -Laudio- izan ziren 2. eta 3. postuan sailkatu zirenak, hurrenez hurren.

Okondo, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Aiarako 46 dendek parte hartu dute lehiaketan eta Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Aiarako ordezkariak egon ziren ekitaldian.

Beste hainbat sari ere eman zituzten atzo:

  • Aiarako Kuadrillako erakusleiho deigarriena: Mercería Robledo -Amurrio-.
  • Aiara udalerriko erakusleihorik onena: Antojo taberna.
  • Okondoko erakusleihorik onena: Okondo farmazia.
  • Laudioko XXI. erakusleiho lehiaketan Epaimahai Teknikoaren 1. saria Kukumarentzat izan zen, 2. saria Perfumeria Irustarentzat eta 3. saria Monairentzat. Aipamen bereziak jaso zituzten Tapiceria Juanek eta Aldama Arraindegiak teknikarien aldetik. Kategoria herrikoian Monaik irabazi zuen eta aipamen bereziak Tapiceria Juanek eta Nina Life Stylingek jaso zituzten. Euskararen integrazio onena Tapiceria Juanek egin zuen.
  • Amurrioko VI. Erakusleiho lehiaketan lehen saria Proiektari eman zioten, 2. saria Burutxaga harategiari eta 3. saria Ormaetxea Bicicletasi. Sailkapen herrikoian Entre3 izan zen irabazlea, Ormaetxea Bicicletas bigarren eta Lur Herboristeria hirugarren. Euskararen integrazioan Selene fruta denda nabarmendu dute.
  • Artziniegako Erakusleihoen IV. edizioan Casa Taida izan zen irabazlea eta La Encina jatetxea bigarrena.

Argazkiak: Merkataritzako Bulego Teknikoak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide