Mari Domingik eta Olentzerok Aiaraldea osoko herriak koloreztatuko dituzte

Julen Solaun Martinez 2019ko abe. 22a, 16:14
Mari Domingik eta Olentzerok eskualdeko herri guztiak bisitatuko dituzte./ Aiaraldea.eus

Herri gehienetan zehar egingo dituzte kalejirak Gabon-gau egunean zehar, Arakaldo izan ezik, non igande honetan bertan egongo diren Olentzero eta Mari Domingi.

Olentzero eta Mari Domingik, urtero bezala, Aiaraldea osoko kaleak bisitako dituzte asteburu honetatik Gabon-gaueko arratsaldera arte. Igandea urduñarrek Mari Domingiri gutunak emateko egingo dioten bisitarekin hasiko da, 10:00etatik aurrera Foru Plazan. Era berean, Orozkoko Museoan ere gutunak emango dizkiote Mari Domingiri, eguerdia eta arratsaldeko ordu biak tartean. Artziniegan, berriz, Olentzero izango da umeen gutunak hartuko dituena, Museoan ere, 18:00etan.

Igandeko plater nagusia, hala ere, Arakaldon zango da, non bai Olentzerok eta Mari Domingik baterako bisita egingo duten 19:00etan. Beste kalejira guztiak, berriz, Gabon-gau arratsaldean izango dira.

Gabon-gaueko lehenengo kalejira Urduñan izango da, 16:00tan Foru plazatik aterata. Ordu berean, Amurrioko kalejira ere izango da, baina soilik Olentzerok hartuko du parte. Bi kalejira hauek hasi eta ordu erdi geroago, Orozkoko kaleetan zehar izango dira Mari Domingi eta Olentzero. Eta, beste ordu erdi beranduago, bostetan, Aretako kaleak bisitatuko dituzte. Une berberean, Luiandon ere egongo da Olentzero, Zubibarri zubian hasi eta 18:30etan kiroldegian bukatuko den kalejira batekin. 17:30etan Arrankudiagako frontoian izango dira Gabonetako bi protagonistak.

Azkenengo hiru kalejirak Okondon, Artziniegan eta Laudion izango dira. Okondokoa arratsaldeko seietan hasiko da, beste biak ordu laurden beranduago. Okondon eta Laudion bai Mari Domingik eta bai Olentzerok parte hartuko dute, baina Artziniegan Olentzero izango da protagonista bakarra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide