Larunbateko ekimenaz gain, gaur elkarretaratzeak egingo dituzte euskal preso politikoen, iheslarien eta deportatuen alde. Laudion 18:00etan izango da Herriko plazan eta Urduñan 18:30ean Foru plazan. Brindisa ere egingo dute hirian. Laudion, ordea, 31n egingo dute topa 19:00etan Batzalarrin kalean.
Amurrion ere egitaraua prestatu dute. Adibidez, ostiralean elkarretaratzea eta ekitaldi musikatua gauzatuko dute 20:00etan. Abenduaren 31n giza katea egongo da 19:00etatik aurrera Amurrioko plazan. Parte-hartzaileei eskatu diete kandelak eramateko.
Gainera, urtarrilaren 5ean elkartasun afariak antolatuko dituzte. Urduñan jarduera 20:00etan abiatuko dute kantu-poteoarekin eta 22:00etan afalduko dute Mugalden. Laudion 21:00etan jarriko dira mahaiaren inguruan eta hamar euro balioko du menuak: porrusalda, oilaskoa eta postrea. Ilargi eta Bazter tabernetan daude salgai tiketak.
Bestalde, urtarrilaren 5ean ere, antza, kontzertua eskainiko dute Laudioko Gaztetxean.