Harrera beroa egin diete herrietan Olentzero eta Maridomingiri

Erredakzioa 2019ko abe. 25a, 09:04

Aiaraldeko mendi, eskola eta plazak zeharkatu dituzte Olentzero eta Maridomingik azken egunetan. Atzo izan ziren kalejira gehienak.

Poztasun eta maitasun ugari jaso dituzte Olentzero eta Maridomingik urtero bezala. Azken egunetan bisitaz beteta eduki dute agenda, baina atzo ere tartea hartu zuten txikienekin egoteko. Hala, kalejira ugari egin zituzten eskualdean. 

Arrankudiagara traktorean jaitsi ziren Goikoganetik. Laudion, aldiz, karroza prestatu zieten herrian barrena ibiltzeko. Urduñan, galtzagorriek lagunduta agertu ziren, eta erraldoi zein dantzarien konpainian igaro zuten iluntzea. Ondoren, plazan geratu ziren, urduñarrekin argazkiak ateratzen.

Aretan ere izan zuten ospakizuna, herria gurutzatu ostean kultura etxean bildu ziren. Okondon, berriz, plazan txokoa atondu zieten denbora batez magia luzatzeko, Gorka Moralesek margotu zuen Olentzero eta Mari Domingiren etxea. Luiaondon ere egin zuen Olentzerok geldialdia, eta umeek berarekin egoteko parada izan zuten. Ildo beretik, Artziniegan jendetza batu zen, dantzari eta trikitilari artean:

 

Argazkiak: Julen Solaun, Uxue Tome, Hontzuria Argazki Kluba, OScar Oliva, Antonio Muñoz, Jabi Asurmendi, Gentza Alamillo, Iosu Zaldibar, Unai Llano, Aitor Aspuru eta Gartzen Garaio.

Erredakzioa: Izar Mendiguren Cosgaya

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide