Latiorroko metalezko pasarela Amurrioko errotonda berrian jarriko dute

Aitor Aspuru Saez 2019ko abe. 28a, 08:47
Zubiaren kokapen berriaren simulazioa. / Iñaki Moscoso

Trenbidearen gainetik kendu ostean, Laudioko Udalak zubia gorde zuen baina, ezin izan zuenez zatika saldu, Amurrioko Udalari eskaini zion. AmurriokoEKIN parte-hartzerako prozesuaren bitartez onartu da bertan jartzea.

Amurrioko Udalak monumentu gisa jarriko du Latiorroko zubia, gasolindegia zegoen lekuan. Horrela, bigarren bizitza izango du eta bertako errotonda apaintzeko instalatuko dute.

Ekimenak irtenbidea emango dio metalezko egiturari. Izan ere, Laudioko Udalak zatika saldu nahi zuen zubia, baina urez beteta egon zenez barrutik hainbat urtez (horrek zaildu zuen erretiratzeko prozesua), burdina oso egoera kaskarrean zegoen eta ezin izan dute saldu.

Horren ostean, Laudioko Udal Gobernu Taldeak Aiarako Kuadrillako udalei proposatu zien berriro erabiltzea eta Amurrioko tokiko erakundeak onartu zuen baliatzea, bi irizpide aintzat hartuta; birziklapena eta parte-hartzea.

Gauzak horrela, AmurriokoEKIN parte-hartzerako prozesuaren bitartez erabaki dute nola berrerabiliko duten zubia eta herritarren borondatea izan da eraikitzen ari diren errotondan jartzea.

Prozesua modu oso azkarrean garatu dute eta horretarako eskarmentu handiko enpresa kontratatu du Amurriok. Berez, aditu taldeak gidatzen duen konpainiak Espainiako Eurovision jaialdiko hautagaia aukeratzeko bozketa sistema bideratu zuen 2008an: Rodolfo Chiquilicuatrek irabazi zuenean Baila el Chiki-Chiki abestiari esker.

Enpresako arduradunek uste dute Amurrioarrek umore fina erakutsi dutela: "Laudion ergelkeriaren monumentu gisa ezagutzen zen zubia, eta orain monumentu izango da berriro".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide