Hamarkada bat bizitzea mendira igotzea lako esfortzu galanta da. Aldatsean gora, maiz irudituko jatsu arnasa barik geratu behar dozula, baina mendi puntara ailegatu orduko ahaztuko jatsuz birika eta hanketako min guztiak. Eta ibilitako bideari begiratuko deutsazu handik goitik.
Lehen begiratuan, beharbada, irudituko jaku kulturaren munduan azken hamar urteotan ez dala ezer aldatu. Batzuk joan dira eta beste batzuk etorri. Baina largabistak hartu eta hortxe eskura dogun kulturaren kontsumoari buruzko azken azterketeari begiratzen badotsagu, horra zehaztasuna: duela hamar urte baino gutxiago irakurtzen dogu eta antzezlan eta bertso-saio gehiago ikusten doguz.
Ahozko adierazpideak aurrea hartu deutso nabarmen idatzizkoari, hemen eta mundu luze-zabalean. Baina bereziki kezkagarria da fenomenoa azpiratutako kulturetan, estatu indartsuen aldean, askoz be urrutiago baikagoz letretatik.
Dana dala, ez da falta gurean kultura eman eta zabaltzeko gunerik. Gezurra badirudi ere, batzuk ez genuekazan duela hogei urte, berbarako, eskuetan dekozun periodiko hau bera. Aurre egin behar izan deutsie ekaitz askori kulturgune garrantzitsuak direzan gune autogestionatuek, eta hor diraute tinko. Eta sortu direz berriak: Burubio, pixkanaka jaiotzen ari jakun Faktoria…
Beste hamar urte dekoguz aurretik, mendi altuagoetara igo eta izerdia botatzen jarraitzeko.