Zabor-bilketa zerbitzuko langileentzako greba deialdia egin dute Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalen urtarrilaren 2an eta 3an Enviser Servicios Medioambientales enpresak.
Beraz, material organikoak, kartoiak eta paper hondakinak ez dira bilduko. Udalak hondakin horiek edukiontzietan ez uzteko eskatu die biztanleei “infekzio eta zikinkeria guneka saihesteko”, ohar batean azaldu bezala.
Dena den, errefusaren bilketa-zerbitzuan gutxieneko zerbitzuak mantenduko direla argitu nahi izan du tokiko erakundeak; ohiko lekuetan jasoko da urtarrilaren 2an, baina 3an nagusien egoitzan eta anbulatorioan bilduko dira.
Bi greba egun hauek abenduaren 9an eta 10ean, eta abenduaren 26an eta 27an izandakoetara gehitzen dira, langileen eta enpresaren arteko desadostasunak direla medio. Udalak, bere partetik, “irtenbideak adosteko bideak errazten” saiatuko dela esan du.