Aiaraldean ekoitzitako liburu eta diskoak oparitzeko aukera paregabea izango dira Errege Magoak

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 4a, 07:36
Imma Roizen "El viaje de Aixa" izan da argitaratutako liburuetako bat

Gabonetako oporrak amaitzear daude eta, haiekin, kultura oparitzeko aukera urte hasi berriarekin. Azken hilabeteetan hainbat liburu, film eta disko argitaratu dira Aiaraldean; eta, filmak salbu, diskoak eta liburuak oparitzerik badago. Olentzerok eta Errege Magoek ezin dute lan guztia egin; beraz, baduzu garaia etxetik atera, liburu-dendara hurbiltzeko eta zonaldean ekoitzitako obrak erosteko.

Liburuei dagokienez, Patxi Iturregi laudioarraren eta “Ur biren artean” eta Imma Roiz okondoarraren “El viaje de Aixa” dira, baliteke, oihartzun handiena sortu dutenak. Eta horra arte haien arteko antzekotasunak. “Ur biren artean”-ek itsasoarekin erlazionaturiko hamabi istorio labur proposatzen ditu, Lehen Mundu Gerra garaian Bilbo inguruan kokatuta. “El viaje de Aixa”, berriz, Goi Paleolitikoan girotutako abenturazko eleberria da, Aixak Pirinioetatik Urdaibaira arte egiten duen migrazioa duela hizpide.

Beste bi eleberriak Kepa Barañanporen “Hi eta ni adiskide beti”, non pasa den mendeko bigarren erdian espainiar etorkin batek Euskadin bizi beharreko gora-beherak kontatzen diren, eta Anne Valverde okondoarraren debuta “Amor hasta el desperar”´-ekin. Azken hau, zerrendako genero eleberri bakarra da, amodiozko terrorezko istorioa kontatzen baitu.

Musikari dagokionez, garai oparoa izan da ere. Alde batetik, Izaskun del Cerro urduñarrak “Piano taupadak” disko akustikoa ekoitzi du. David Isasi artziniegarrak, bere partetik, gai pertsonalak lantzen dituen “El viajero incansable” atera du; Xabi Basterra laudioarrak bere bizitzaren inguruan hitz egiten du ere “Zero.”-n, baina Isasik baino erritmo azkarragoarekin. Eta, Gwa Ya taldeak “Kukula” bere bigarren albuma atera du, ohiko reggae erritmoekin jarraiki.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide