Tokiko produktuen otarra eta eskualdeko txakolindegi batean sei bisita gidatu bikoitz zozketatuko dituzte

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 8a, 17:36
Argazki lehiaketaren kartela./ Airaldea Turismoa

Airaldeko produktuen otarra eta eskualdeko txakolindegi baterako bisita gidatua egiteko bi gonbidapen emango ditu Aiaraldea Turismoak, zonaldeko “paisaia, kultura, gastronomia eta abarrekin” loturiko argazkiak Facebookera eta Instagramera igotzen dituztenen artean onenari, betiere #aiaraldea hashtaga idatzita.

Era berean, irabazleetatik aparte, beste bost gonbidapen bikoitz zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean. Urtarrilaren 20a izango da argazkiak plazaratzeko azken eguna, noiz, hain zuzen ere, sariak banatuko diren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide