Asteburuan iragarri zuen Athletic Clubak 36 emakume talderekin sinatutako hitzarmena. Horien artean daude Altzarrate eta CD Orduña. Emakumezkoen klub guztiek 2023. urtera arte hartu dute konpromisoa.
Iñigo Egiguren Altzarrateko ordezkariak positiboki baloratu du pausoa: "Beti izan gara bat-egin duen kluba, 2014tik gaur arte gaude Athleticekin. Laguntza teknikoa jasotzeaz gain, hara entrenatzera joatea uzten digute, eta ekarpen ekonomiko txiki bat jasotzen dugu". Horrez gain, entrenatzaileentzat prestakuntza eskaintzen diete, eta torneo edo ekimenetarako taldeak lotu, "ekarpen ekonomikoaz gain badira oso interesgarriak diren laguntzak".