Mugiment Kirol Txartel birtuala eskuragarri egongo da Laudion, beste herrietan kirola egin ahal izateko

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 17a, 12:00
Mugiment Kirol Txartela aurkeztu du Ander Añibarro Laudioko alkateak. / Laudioko Udala

Txartel birtual horren bidez, betiere udal kirol zerbitzuan abonatuta egonda, kanpoko herrietako kirol zerbitzuak baliatu ahalko dira, aplikazioa aurkeztuta. Amurrion ere egongo da eskuragarri, baita Bizkaiko eta Gipuzkoako beste hainbat herritan ere.

Mugiment Kirol Txartelaren aplikazio birtuala egongo da Laudion eta Amurrion eskuragarri aste honetatik aurrera, beste herrietako kirol instalazio publikoak erabiltzea ahalbidetzeko. Txartel birtual hori Eusko Jaurlaritzak kirola egiten bultzatzeko duen programaren barnean kokatzen da. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazi duenez, Euskal Autonomia Erkidego osoko “herritar guztiei kirola egiteko erraztasun gehiago eskaintzea” da helburua.

Proiektu hau Bizkaiko hainbat herritan hasi zen 2017an pilotu bezala: Santurtzin, Portugaleten, Ortuellan, Trapagaranen, Zierbenan eta Abanton. Ondoren, Barakaldo, Sestao eta Muskiz sartu ziren. Aurten Laudiora eta Amurriora helduko da Araban, eta Aretxabaletara, Arrasatera, Bergarara, Eskoriatzara eta Oñatira Gipuzkoan.

Jaurlaritzako datuen arabera, 29.137 erabiltzailek deskargatu dute aplikazioa dagoeneko, eta 7.775 balioztatu dira. 2019an, esaterako, 17.000 erabilera baino gehiago erregistratu ziren, 2.507 erabiltzailerenak.

Nola deskargatu
Txartela erabili ahal izateko, lehenik eta behin, Mugiment Kirol Txartela aplikazioa deskargatu beharko da. Ondoren, norberak bere datu pertsonalak erabilita, erabiltzailea erregistratu beharko da, baita udalaren kirol zerbitzuan abonatua dagoela baieztatu. Aplikazioa erabilgarri dagoen beste herri bateko kirol instalazio batera sartzean, txartel digitala eta NANa aurkeztu beharko dira, aplikazioko egiaztapen kodea txertatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide