[ASTEBURUKO AGENDA] San Anton jaia, kirola eta musika izango dira asteburuko protagonista nagusiak

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 17a, 08:00
San Antoneko enkantea izango da asteburuko ekintza nagusia. / Aiaraldea.eus

San Antoneko feria eta kirola izango dira asteburuko protagonista nagusiak. Hala ere, hezkuntzarako eta kulturarako tokia ere egongo da: Amaurre Ikastetxeak eta Laudio Ikastolak, esaterako, ate irekiak egingo dituzte gaur arratsaldean (15:30ean eta 16:30ean, hurrenez-hurren).

Amurrioko San Anton azoka izango da asteburuko plater nagusia. Gaur bertan hasiko da, eguerdian, izen bereko ermitan egingo den meza nagusiarekin. Igandea izango da, hala ere, egun handia, artisautza eta laborantza produktuen feriarekin, 10:00etatik aurrera. 12:30ean, berriz, azokaren momentu garrantzitsuena izango da, etxeko produktuen eta txerrikien enkantea.

Baranbion ere San Anton ospatuko da larunbatean, eta arratsaldeko zortzietako herri afaria, poxpolu enkantea eta gaueko hamaiketako erromeria izango dira ekintza nagusiak.

Kirola
Hiru egunetan zehar kirolak ere izango du presentzia. Gaur, Herriaren XXIV. txapelketa jokatuko dute Labakak eta Telletxeak Santxo eta Bergeraren kontra. Lehenago, gazte kategorian, Aretako Txapelketako finalerdiak izango dira Eskuzaren eta Artarazen kontrako norgehiagokarekin. Ondoren, promesetan, Larrazabalek eta Arandiak Hormaetxea eta Egañaren kontra izango dute norgehiagoka. Partidu guztiak 19:00etatik aurrera izango dira.

Larunbatean asteburuko mendi irteerak hasiko dira Goikogane taldeak Huetora antolatutako txangoarekin, 8:00etatik aurrera. Artziniegan, aldiz, Fumikomi eta Mahastiak Labastidaren taldearen kontrako futbol sala partidua izango dute, infantil mailan, 11:00etan kiroldegian.

Igandean Urduñan eta Arrankudiagan egongo dira ere mendi irteerak, 8:00etatik eta 9:00etatik aurrera, hurrenez hurren.

Kultura
Gaur bertan, 18:00etan, Eva Guerrero koreografoak dantza klasea emango du Amurrio Antzokian. Bi ordu eta erdi geroago, Laudion, Egoitz Uriarte musikariak Fotografia musical kontzertua emango du, Keska tabernan.

Larunbatean kontzertu gehiago egongo dira Laudion eta Urduñan. Itxaropen Zikiñak, Okherrek eta Dantzetan Jarraik emanaldia emango dute Urduñako gaztetxean, Gaztetxe Egunaren barruan.

Orbeko Etxean, aldiz, Insurgenzia dokumentala aurkeztuko da eta, amaitzean, Okek, Eric Tenek, Dj Klanek, Rythmossek, Andrex Castrok eta Bendiak emango dute kontzertua. Ordu berean, Ines Osinagak (Gose taldeko kide ohiak) Alutik bakarkako emanaldia aurkeztuko du Aiaraldea Ekintzan Faktorian.

Arratsaldeko zortzietan ere, Amurrioko Kultura Etxean, Donde terminan los sueños antzerkia taularatuko da Amurrioko Kultura Etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide