Datorren osteguneko grebaren aldeko pankartak ere eraman dituzte pentsiodunek. Greban, beste kontuen artean, aipatutako pentsio minimoa eta 1.200 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata eskatuko dira, baita 2011ko eta 2013ko “pentsio-erreformen neurri murritzaileak indargabetzea” eta 2010eko eta 2012ko lan-erreformak bertan behera uztea, besteak beste.