aiaraldea.eus

[IRITZIA] Matrikulazioaren aurrean, hainbat aholku

Erabiltzailearen aurpegia Kokoriko Hezkuntza Faktoria   Iritzia  Aiaraldea
[IRITZIA] Matrikulazioaren aurrean, hainbat aholku
Argazkia: Argia.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Haurrak eskolatu egiten ditugu, batzuetan nahi ez dugun arren. Erabaki zail honetan laguntzeko, hainbat irizpide ditugu zuekin konpartitzeko.

Eskolak haurtzaroaren kultura aintzat hartu behar du, eta haurra zentroan kokatu. Haurrek/gazteek euren modu etiko, estetiko eta poetiko propioa dute mundua ikusteko, eta gai dira euren bizitzari eta existentziari zentzua ematen dioten hipotesiak, teoriak eta metaforak eraikitzeko.

Beraz, gai dira euren erabaki propioak hartzeko eta nahi dutena adierazteko. Haurrek eta gazteek mugimendu eta jolas librearen bitartez esperimentatu eta ikasi egiten dute, eta kalitatezko zaintza eskaini behar zaio bai haurrari, zein bere inguruneari, hezkuntza pertsonaren barrutik kanpora doan prozesua bilakatuz.  

Eskolak, etapa guztietan, mugimendu libre hau ahalbidetu behar du eta jolas librean zein esperimentazioan oinarritu behar du bere jarduna.

Eskolak ezin du haurren/gazteen  sormena moztu. Eta balioetan oinarritua egon behar du (inklusioa, kultur artekotasuna, hezkidetza…). Eskolak hurbila eta konfiantzazkoa izan behar du, hezkuntza komunitatearekin koordinatua eta familiekin harreman gertua  eta benetakoa duena.

Eskola tokikotasunean eraikia izan behar du. Tokiko gaiak landuz, Euskal Herrian kokatua eta euskaraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa