Agate Deunak makilen eta herritarren hotsak atera ditu kalera

Aitor Aspuru Saez 2020ko ots. 4a, 14:00

Agate Deuna baliatuta eta ohitura jarraiki, eskualdeko lagunek makilarekin jo dute lurra, suspertu eta udaberrirako prestatu dadin.

Amurrioko kintoak izan dira lehenengoak kalera ateratzen gaur goizean, baina Laudio Ikastolako eta La Milagrosako ikasleek ere euripean astindu dituzte makilak abesten zuten bitartean. Arratsaldean batuko dira beste zenbait talde kantura, Andere abesbatza eta Arloteak kasu.

Artziniegan auzoetara jo dute goizean Otsati elkarteko kideek; eta arratsaldean herrigunean ibiliko dira, 18:00etan frontoian elkartu ostean. Orozkon hitzordua 15:00etan izan da eta Garaira joan dira, udalerri osoan arituko baitira.

Urduñan eskolako ikasleek abestu dute goizean, eta lekukoa hartuko dute Oilarrak taldeko kideek 20:00etan.

Argazkiak: Otsati elkartea, Aitor Aspuru, Txomin Egiluz, Alberto Martinez eta Laudio Ikastola

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide