10 autoren kristalak apurtu dituzte bart Amurrion eta Urduñan

Aitor Aspuru Saez 2020ko ots. 6a, 08:18
Dionisio Aldama kalean kalteak izan dituen autoetako bat. / Aiaraldea.eus

Lau autok kalteak jaso dituzte Dionisio Aldama kalean eta beste bik Foru kaleko aparkalekuan Amurrion. Urduñan, aldiz, lau ibilgailu erasotu dituzte. 

Alde batetik, Amurrioko Udaltzaingoa ari da ikertzen bart gertatutakoa, eta Ertzaintza bestetik. Izan ere, 6 autoren kristalak apurtu dituzte, zehazki, kopilotuko atekoak Amurrion. Ertzaintzak gehitu du gaueko 01:00ak aldera eragin dituztela kalteak.

Urduñan, ordea, autokarabana batean jazo dira kalteak Agua Salada auzoan, beste bi autotan Gran Vían eta beste batean Geltoki kalean. Horietako batean jabeak ziurtatu du zenbait objektu falta zaizkiola.

Urduñako herritar batek ikusi ditu Agua Salada auzoko kristal hautsiak eta Aiaraldea Hedabideari adierazi dio odola zegoela autokarabanan. Horrez gain, beste furgoneta batean lapurtzen saiatu direla konturatu da, baina nabarmendu du ez dutela lortu. 

Amurrioko Udaltzaingoak jakinarazi du oraindik ezin dutela argitu lapurreta saiakerak edo ekintza bandalikoak izan diren herrian jazotakoak, baina egunak aurrera egin ahala azalduko dute.

Beste lapurreta bat asteburuan Amurrion
Kale berean salaketa gehiago jarri dituzte azken egunotan. Izan ere, Ertzaintzak jakinarazi du larunbat gauean Dionisio Aldama kalean ere lapurreta egon zela bizartegi batean. Kristala hautsi eta dirua eraman zuten.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide